ALBISTEAK

Maitane Intxaurragren deklarazioak Gobernuak 14.paga ez ordaintzera behartzearen inguruan:

 

  • Nafarroako parlamentuak gehiengoz 14.paga ordaintzeko bidea egitea erabaki zuen, horretarako lege bat sortuz.
  • Alba andereak salatu eta atzo Tribunal Konstituzionalak suspentsoan utzi zuen lege hori, Nafarroako langile publikoen kalterako eta Parlamentuaren gehiengoaren aurka.
  • Beste behin ere Estatua Nafarroaren erabakitze eskubidearen gainetik inposatu da.
  • Nafarron gehiengoaren borondatea ez da Bankuek sortutako zorra diru publikoz ordaintzea, ez eta Madriletik datozen murrizketa aginduak txintik egin gabe, eta jendartearen nahiari eta beharrei erreparatu gabe aplikatzea. 
  • Ez dago eskubiderik Madrileko eta Nafarroako Gobernuburuak ustelkeria kasuetan inplikaturik daudenean eta enpresa pribatuen sobornoak onartzen dituzten bitartean, Nafarroako Parlamentuak zilegitasun osoz hartzen dituen erabakiak jazartzea.
  • Nafarrok ez dugu ustelkeriarik nahi, ez dugu bankuen eta eskuinaren gehiegikeriarik nahi eta horren aurrean beren politika indarrez inposatu nahi dutenen egurrik ere ez dugu jaso nahi.
  • Krisitik ateratzeko burujabetza behar dugula nabarmen geratu da erabaki honekin, Espainiar Estatua baita oztopo nagusia krisiaren aurkako neurriak erabaki eta ezarri ahal izateko.
  • Gaur egun kupo bat ordaintzen ari gara, beharrezkoak ez diren, eta etorkizun oparo bat oztopatu besterik egiten ez duten instituzioak mantentzeagatik.
  • Nahikoa da, Nafarroak demokrazia eta burujabetza behar du, geure eskubideak defendatu eta jendartearen gehiengoaren onerako izango diren erabakiak hartzeko.
  • Ez dezatela indarra erabili Nafarron borondatearen kontra, inposaketaren aroa bukatu egin da, luze baino lehen errespetatu beharko dituzte Nafarrok hartzen ditugun erabakiak.
  • Honegatik guztiagatik, gaur arrazoi bat gehiago dugu Irailaren 21ean antolatu dugun kate ibiltarian parte hartzera deitzeko. 12etan Gobernu delegaritzatik abiatuko dena, merindades plazan.

 

 

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.