Nafarroako Patronalak lan erreformaren babesean kaleratzen eta lan baldintzen murrizketak egiten jarraitzen du. Faurecia-Orkoiengo langileak irailaren 19tik greba mugagabean daude beraien eskubideen eta lanpostuen defentsan. Geure eskubideak ere badira, eta geure borroka ere bada.
Alderdi Popularrak diseinatutako plan guztiak probesten ditu Patronalak langileek urte luzetako borrokaz eskuratutako eskubideak gutxitu eta murrizteko. Xantaia eta umiliazio kasuak jasangaitzak dira.
Egunez egun galtzen ari garen eskubideei eutsi nahi badiegu borroka da egin behar duguna, ez diogu alfonbra gorririk jarri behar Patronalari, antolatu eta gure eskubideen alde borrokatu behar dugu.
Baina Patronalarekin batera, bizi dugun egoeraren errudun nagusia Gobernatzen duen klase politikoa da, Patronalari nahi eran jardutea baimentzen diona. Nafarroan UPN-PP-k ordezkatzen duten klase politikoa, horregatik, lanean jarraituko dugu UPN Nafar Gobernutik kaleratu eta benetako ezkerreko alternatiba bat eraikitzeko.