LOMCEren helburua zera da, Estatu eredu neoliberala eta identitate espainola ezartzeko tresna bilakatzea hezkuntza.
Lege horrek Euskal Herriaren eta Euskal Herritarron hezkuntza eskubideen urraketa ekarriko du:
Herritarron eskubideei dagokionez, hezkuntza merkatuen beharretara makurtzen du. Horretarako: Aukera berdintasuna errotik moztu eta elitizazioa bultzatzen du, Ikasleen sailkapen goiztiarra ezartzen du, Kanpo ebaluazio Estatalen bidezko Errebalidak berrezartzen ditu, Hezkuntza komunitatearen parte hartzea eta heziguneen autonomia ezabatzen ditu, Sexu bereizkeria diru publikoz lagunduko du.
Eta Euskal Herriaren eskubideei dagokionez: Hezkuntzaren zentralizazioa eta herrien asimilazioa bilatzen du. Horretarako:Estatuak eskola curriculumaren gaineko erabateko kontrola berreskuratzen du, Euskara hirugarren mailako hizkuntza bilakatzen du, Euskaldunon asimilazio eta adoktrinamendua helburu ditu, Gure herrian Hezkuntza Sistema Propioa eraiki eta garatzeko erabateko ezintasuna ekarriko du.
Beraz bihar arratsaldeko 18:00etan, Iruñean (autobus geltokitik) eta Tuteran (plaza berrian) burutuko diren LOMCEren aurkako mobilizazioetan parte hartzera dei egiten dugu.
Eta bestalde, Euskal Herriak nahi duelako, behar duelako eta izateko eskubidea duelako, denon artean, herri gisa, Hezkuntza Sistema Propioa eraikitzeko deia luzatu nahi dugu.