ALBISTEAK

Iruñeko kartzelan zeuden bi presoak bere etxeetatik urrundu dituzte, Luis Goñi Darocara (Zaragoza), eta Xabier Sagardoi Soriara.

Estatu Espainiarrak kartzela politika ankerra mantentzen du gure herrian ireki den aro berrian. Herri honen gehiengoaren nahia gatazkaren konponbidean urratsak ematea den arren, entzungor egiten du eta presoak eta kartzela politika ankerra erabiltzen ditu konponbidea oztopatzeko.

Presoak isolatu nahi dituzte, kolektiboa zatitu, eta beren lagun, senide eta herriarekiko loturak hautsi. Baina, baldintzarik zailenetan Eukal Preso Politikoen Kolektiboak prozesuarekiko konpromisoa agertzeko berebiziko urratsa eman du asteotan, bake prozesuaren bideragarritasunari hauspoa emanez, eta paregabeko aukera eskainiz espetxe politika aldatu eta sakabanaketarekin amaitzeko.

Xabier eta Luisen dispertsioarekin argi utzi du Estatuak ez duela inolako asmorik bere borondatez kartzela politika aldatu, giza eskubide oro errespetatzeko bidean jarri eta konponbidearen norabidea hartzeko. Hartara, kartzeletako egoera hainbat kasutan gogortu egin du, eta senide eta lagunei zigor erantsia ezartzen jarraitzen du.

Zaragoza eta Soria Barañaindik 180 km-tara daude, eta beraz, beren senide eta lagunek 360 km egin beharko dituzte 40 minutuko bisita bat egin ahal izateko. Gogora ekarri behar dugu Karmele Solaguren Barañaindarrak bizia errepidean galdu zuela Soria inguruan, bere semea bisitatzera zioanean. Bestalde, eskubide urraketak amaigabeak diren arren, Iruñeko kartzelako zuzendaritzak Luis Goñiri bere amona hil aurretik agurtzea galarazi ziotela ere salatu nahi dugu.

Oso oker dabiltza ordea, herri honetan ireki den aro berrian, gatazkaren konponbidea eta bakea eraikitzeko hartutako konpromiso irmoa geldiaraziko dutelakoan badaude, Estatuak ez du aterik bide honen alde sortzen ari den itsasoa gelditzeko.

Bukatzeko dei egiten dugu, Urtarrilaren 10ean Barañainen burutuko den manifestazioan parte hartzeko, arratsaldeko 19:00etan Udal plazatik aterako dena, eta era berean, Urtarrilaren11n Bilbon osatuko den Itxaso erraldoiean parte hartzera.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.