Beste behin ere, ikasleen eserialdi baketsu batean poliziaren jazarpen neurrigabearen ondoren, operazio polizial batekin hasi dugu goiza. Operazio honek bere etorkizunaren defentsan ari den gazte mugimendua kriminalizatzea du helburu, eta horretarako komunikabideetako portadak bete nahi dituzte atxiloketa masiboekin.
Ez dituzte gazte libre eta dinamikoak nahi. Menpeko artaldea nahi dute, kapitalaren enpresetan lanesku merkea izango dena.
Operazioa nola burutu duten ere azpimarratzekoa da, izan ere erregimen militarretako eredua aplikatu dute demokrazia egoera batekoaren ordez, deklaratzera deitu beharrean atxiloketak burutuz. Honen arrazoia gazteak beldurtu eta eztabaida politikoa ikastetxeetatik, fabriketatik eta kaleetatik ateratzea da eta era berean, komisaldegietan, epaitegietan eta kartzeletan giltzaperatu nahi dute.
Operazio polizial anker hau, Parlamentuan azalpenak emateari uko egiten dion Gobernuko Delegatuak agindu du, parlamentuan gehiengoz onartzen diren legeak errekurritzen dituenak, ustelkeriagatik epaitua izaten ari den alderdi bateko kide denak.
Nola deitu behar diogu pertsonak epaitegian deklaratzera deitu beharrean,
zuzenean atxilotzen dituen gizarteari? Zer bilatzen dute makro-operazio hauekin? Beraien porrota ezkutatu nahi al dute?
Eskubide eta askatasunak etengabe murrizten dituen erregimen honekin bukatzeko garaia da.