ALBISTEAK

Gerry Adams-ek PSNIren aurrean deklaratu behar izan duela eta, SORTUk honakoa adierazi nahi du:

Gerry Adamsek behin eta berriro ukatu izan du 42 urteko Jean McCovillen desagerpen eta heriotzarekin inolako harremanik izan duenik; nahiz eta argi adierazi izan duen "ez dela inoiz bereizi eta ez dela bereiziko IRArengandik".

Irlandako mugimendu errepublikarreko lider gisa inoiz ez ditu saihestu bake prozesuaren baitako erronka handiak, biktimen eta euren senideen gai zaila barne. Haiekin lan egin izan du mugimendu errepublikarrak lotura zuen desagerpenen argipenean.

Kasu nahiz adierazpen zehatzetatik haratago, Sinn Feinek Haass diplomatikoaren proposamenak babestu izan ditu, iragana landu ahal izateko helburu zuten mekanismoak sortu ahal izateko.

Horrela, Jean McConvilleren kasuan Gerry Adams nahasteko saiakera iraunkorrak bake prozesua kaltetzeko helburua baino ez du, prozesua bultzatu dutenen aurka eginez. Era berean, errepublikarrak Irlanda osoan izaten ari diren hedapena oztopatu nahi du.

Hilabete baino gehiago da Gerry Adams prest agertu zena deklaratzeko. PSNIk ordea, hauteskunde lokal eta europarren atarian zitatzea erabaki du.Interes politikodun erabakia da PSNIrena.

SORTUk bere babes osoa adierazi nahi Gerry Adams eta Sinn Fein-i. Buruzagi errepublikarren aurkako erasoek are gehiago nabarmentzen dute bakerako eta Irlandaren batasunerako mugimendu errepublikarraren estrategiaren balio eta eraginkortasuna. Gerry Adams eta Sinn Fein aurrera!

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.