ALBISTEAK

Swazilandiako erregimen autokratikoaren poliziak gauzaturiko Mario Masuko PUDEMOko Ordezkari Nagusiaren eta alderdiko beste kide ezagunen atxiloketa salatu nahi du Sortuk. Maiatzaren Leheneko ekitaldiak ospatzen ari zirelarik atxilotu ditu poliziak PUDEMOko kideak.

Masukok, TUCOSWA sindikatu swaziak antolaturiko ekitaldietan parte hartzen ari zen. Bere atxilotze unean, langileei swaziar erregimenaren aurrean beren lanpostuak defendatzeko deia egiten ari zen.

Salatu nahi dugu ere PUDEMOko beste kide batzuk atxilotuak izan zirela aurreko astean, soilik alderdiaren kamisetak eramategatik. Orduan, Masukoren atxiloketaren beldur izan bazen ere, ez zen halakorik gertatu.

PUDEMOko Idazkari orokorra, 2010. urtean ere izan zen atxilotua. Bestalde, hainbat dira, herrialdearentzako marko demokratiko bat eskatzeagatik espetxean dauden preso politikoak. Horien artean Amos Mbedzi internazionalista Hegoafrikarra.

SORTUk bere elkartasun osoa adierazi nahi dio PUDEMOko Idazkari Orokorrari eta Swaziar indar demokratikoei. Erregearen erregimen antidemokratikoa salatu nahi dugu eta Swaziar herriaren oinarrizko aldarrikapen demokratikoen aldeko elkartasuna adierazteko deia egiten dugu.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.