Hegoafrikarren gehiengo zabal batek berriro ere babesa eman dio ANCri, azken 20 urte hauetako 5 hauteskundeetan egin bezala.
Argi dago hegoafrikarren gehiengo oso zabalak ANCk gobernatzen jarrai dezala nahi duela, %63ak, Askapen Nazionalerako Mugimendua Hegoafrikak dituen arazoei aurre egiteko tresna egokiena dela uste du.
Orain 20 urte ANCk hegoafrikar ororen bozka eskubidea lortu zuen. 20 urte hauetan askatasunerako kartak jasotako eskubideak eskuratu ditzaten egin du lan ANCk. Asko dago oraindik egiteko, ia 500 urteko kolonialismoa eta urtetako apartheida, ez da urte gutxitan konponduko.
Herri hegoafrikarrak, horren jakitun, ANCri konfiantza eta Hegoafrikak dituen erronka eta arazoei aurre egiteko misioa jarri dio. Ziur gaude zailtasunak-zailtasun azken 100 urteetan bezala ANCk gehiengoa den herri xehearen alde lan egiten jarraituko duela eta Hegoafrikak dituen arazo eta erronkei zintzotasun iraultzaileaz erantzungo diela. Luthuli, Tambo, Sisulu eta Mandelaren alderdiak bizi bizirik darrai.
Sortuk, Euskal Herritik, zorionik beroenak eta gure elkartasun bultzada helarazi nahi dizkio ANCri Hegoafrika juxtuago bat eraikitzeko bidean.