ALBISTEAK

Sortuk FARC-EPren X. Konferentzia Nazionalean perte hartu du idazkaritza nazionalak gonbidatuta.

Konferentzia honetan FARC-EPk Bake Akordioak berretsi ditu aho batez eta mugimendu politikoan eraldatzeko erabakia hartu du.

Egun hauetan idazkaritzarekin Kolonbia eta Euskal Herriko egoerak partekatzeko aukera izan du.

Honek segida ematen dio azken urte hauetan Sortu eta EHBilduk Kolonbiako bake prozesua lagundu eta sustatzeko daraman bideari.

Idazkaritzari lan honekin jarraitzeko konpromisoa azaldu diogu hurrengo garaian etorriko den akordioen inplementazioari begira. Sortuk kezka handia azaldu du ere ELN eta gobernuaren arteko elkarrizketak bizi duen blokeoa dela eta. Bi aldeei desblokeorako egin ahalak indartzeko deia egiten diegu alde guztien arteko bake iraunkor osoa erdietsi dadin.

Gaur, Cartagena de Indiasen Kolonbiako Gobernuak eta FARC-EPk egingo duten bake akordioen sinadura ekitaldi historikoan egongo da Sortu, bere babesa adierazi eta akordioaren balioa goresteko.

Oharra: Albiste honetan bi argazki dituzue. Lehenengoan, Rufi Etxeberria eta Urko Aiartza, Sortuko kideak, FARC-EPako ordezkari diren Rodrigo Londoño Echeverri "Timochenko", FARC-EPko Komandante Burua eta Ivan Marquez FARC-EPko Zuzendaritza Nagusiko kide eta Bake Ordezkaritzako Buruarekin batera agertzen dira.
Bigarren argazkian, Rufi Etxeberria eta Urko Aiartza, Jesus Santrich-ekin, FARC-EPeko Zuzendaritza Nagusiko partaidea eta Bake Ordezkaritzako kidea.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.