SORTUk Michelle Bachelet eta "Nueva Mayoría" koalizioa zoriondu nahi ditu Txileko hauteskunde orokorretan lortutako emaitzengatik.
Azken lau urteetako eskuindarren gobernuaren ostean Txileko herriak "Nueva Mayoría" koalizioarenganako konfiantza agertu du; hezkuntza nahiz osasun arloan agindutako erreformekin ekiteko eta erreforma konstituzionala aurrera eramateko.
SORTUk Txileko indar aurrerakoiek agindutako erreformak aurrera eraman eta herrian dauden desberdintasunekin amaitzeko pausuak eman eta herritarren gehiengoak nahi duen demokrazia sendoagoa eraikitzen jarraituko duenaren uste osoa du.
Lan horretan gure babes eta elkarlana izango dute.