ALBISTEAK

SORTUk ongietorria ematen dio Etiopiako Gobernuaren ordezkarien eta Ogadeneko Nazio Askapeneko Fronteko (ONLF) eledunen arteko hiru eguneko elkarrizketen lehen saioari Nairobin, Garissa eskualdeko Ali Bunow Korane gobernadorearen koordinaziopean.

ONLFko ordezkaritzaren burua Abdirahman Mahdi kanpo harremanetarako idazkaria da. Etiopiako ordezkaritzan, berriz, Abdi Mohamud Omar parte hartzen ari da, eskualde somaliarreko presidentea. Aurretik izandako elkarrizketa saio batek porrot egin ondoren, oraingoa aukera ona izan daiteke Ogadengo biztanleen artean aspalditik eskatzen ari diren autodeterminazio eskubidea konpontzeko.

SORTUk uste du elkarrizketa eta negoziazioa direla gatazkak konpontzeko bide bakarra. Era berean, bi aldeen konpromisoa goraipatzen du eta dei egiten dio nazioarteko komunitateari eskualde hartako bake aukera hau babes dezan.

SORTUk ongietorria ematen dio, gainera, Keniako Gobernuaren bake ahaleginei, bereziki Garisako Ali Bunow Koraneren gobernadoreak eginikoei.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.