ALBISTEAK

Iritzi artikulua: Jone Etxeberria eta Joseba Permach.
Egungo egoera sozioekonomikoa benetan da lazgarria: sortzen den aberastasuna geroz eta okerrago banatzen da Estatuetako zein erkidegoetako gobernuen erreformen harira, eta garai batean bizitza duina bermatzen zuen enplegua galtzen edota prekarizatzen ari zaizkigu; gaur egun Hego Euskal Herrian 225.000 lagun baino gehiago dago langabezian eta enplegua izateak ere ez du bizi duina garatzea bermatzen, 10 langiletik 4 pobrezia mailatik behera bizi baita. Langabezia horrek hamaika aurpegi ditu, emakume, gazte eta migranteenak bereziki. Orain arte gutxien eduki duenak pairatuko ditu gehien egoera sozioekonomikoaren ondorioak eta horren argazkiak egunero ikusten ari gara: etxegabetzeak, prestazio sozialen eznahikotasuna, prekarietate eta pobreziaren gorakada itzela... Argazki horien ondoan, industria-sektoreko lanpostuen galera ari gara ikusten azkenaldian.

Aurtengo Maiatzaren Lehena, euskal langilegoaren eguna, oso testuinguru larrian iritsi zaigu.

Duela egun gutxi ezagutu izan dugu, Hego Euskal Herrian 237.000 herritar daudela lanik gabe . Hortaz, beste horrenbeste arrazoi biharko egunez gure herrietako kaleak betetzeko.

Azken hilabeteotan Euskal Herria kalera irten da, Madrildik herri honi inposatu zaizkion neurri politiko, ekonomiko eta sozialei aurre egiteko. Zer esanik ez, Nafarroan jendarte mobilizazioak sekulako indarra hartu duela, UPNk eta PSNk zerbitzu publikoetan ezarri zituzten murrizketa politiken aurrean protesta egiteko eta azken garaiotan ustelkeria kiratsa lau haizetara zabaldu den honetan.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.