ALBISTEAK

Nafarroan ia 57.000 (56.524) langabetu daude jadanik. Hego Euskal Herriko eskualdetan desenplegu tasa bikoiztu egin da 2.007tik gaur arte eta azpimarratzekoa da Nafarroan, Sakanako eta Erriberako eskualdetan hirukoiztu egin dela. Are gehiago Euskal Herri osoan langabezia gehien pairatzen duten 10 eskualdeetatik 6 nafarrak dira. Gainera gero eta langabe gehiago prestaziorik gabe geratzen ari da.

Gaur Bardeetara etorri gara Espainiar ejertzitoak lurralde honetan egunotan burutu dituen maniobrak salatzera, eta Espainiar Ejertzitoak (eta baita Estatu Batuetakoak ere) Nafarroako lurraz egiten duen okupazio militarra salatzera.

Espainiar militarrek 60 urte inguru daramatzate Bardeetan. 60 urte nafar jendartearen borondatearen kontra okupazio militarra inposatuz. Gogora ekar dezagun, Nafarroako gehiengoak askotan erakutsi duela indar militarren aurkako jarrera: OTAN-i buruzko galdeketan argi utzi zuen ez zegoela prest indar militarrak babesteko, eta ondorengo hamarkadan ere Nafarroa izan zen intsumisio mugimendu zabalenetakoa izan zuen lurraldea.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.