"Leitza Nafarroa da, Nafarroa Espainia da, eta Guardia Zibilak Leitzan segituko du, batzuei gustatu ala ez". Atzo Leitzan Espainiako barne ministrariaren ahotik entzun genituen hitz hoiek argi eta garbi adierazten dute Espainia eta Espainiar Estatuko erakunderik entzutetsuenetakoa omen den Guardia Zibilaren izaera ez demokratikoa. Fernández Díaz jaunak atzo esandakoak 1936ko udaberri ziraragarri hartan Emilio Mola Generalak aireratu zituen mezuen kiratsa darie: "Hitzegitea? Inoiz ez!! Guda honen amaierak Espainiaren arerioen hondamena ekarri behar du"; "Izua zabaldu behar da....erabateko nagusitasuna erakutsi behar da gu bezala pentsatzen ez duten guztiak miramendurik gabe akabatuz".
Lourdes Goikoetxea sailburuaren dimisioa eskatzen dugu INASA auzian izandako jarreragatik.
- Orain arte ikusitakoa gutxi balitz, uda honetan UPNren gobernuak Nafarroaren ekonomia sustatzeko eta etorkizun burujabe eta oparoa izateko azken hanka sartzea egin du INASAren desmantelamenduari bide emanez.
- Nabarmen gelditu da, langileriaren interesen alde, enpleguaen alde zer egiteko prest dauden Nafar Gobernua eta, gai honetan ardura zuzena duen, Lourdes Goikoetxea anderea: ezer ere ez. Egungo sistema esplotatzaile eta espekulatzaileari alternatibak zabaltzen zaizkionean, aukera berri horiek zapuzteko asmoa besterik ez dute orain arte erakutsi. Oso ondo dakite gainera Sakanan.
Espainiako barne ministroa arduratuta dago Nafarroako Parlamentuko oposizioaren artean dauden harremanekin eta lortzen ari diren akordioekin. Benetan arduratzen dute, oposizioak azken aldian jendartearen eskubide eta askatasunak defendatzeko egindako akordioek, bere alderdiak inposatutako murrizketen aurka egindakoak hain zuzen.
Azken egunetan Gorenaren hiru erresoluzio ezagutu ditugu, Blanco, Matas eta Barcina anderearena, hirurak gaitera absolutorioak.
Argi dago Espainiako balizko justiziak PPko gobernuaren agindupean jokatu duela eta UPNk favorezco tratua jasotzen duela, Nafarroa Estatu gaia dela baieztatuz.
Kapitalarentzako gobernatzen dute, enpresa handien eroskeria onartuz, diru publikoa xautuz eta baliabide publikoak pribatizatuz.
Orain ezer gertatu ez balitz bezala jardungo dute, dena ahaztu nahian.
Inor ez dute ordea engainatzen, nafarroan badakigu ustelkerian leporaino sartuta daudela bai Barcina, Sanz, Maya eta Miranda. Barcinak berehala dimititu behar du eta aldaketari bide eman behar dio nafar gizartearen hitza errespetatuz.
Argi geratu da dieten afera CANen desagerpenean anekdota txiki bat besterik ez dela, baina hala ere batzuek ez dute beharrezko ikusten ikerketa batzorde bat egiterik.
Oraindik gauza asko daude argitu gabe: Nola iritsi zen Nafarroako Kutxaren desagerpeneraino?, non daude bidean galdutako milioiak?, zer gertatu da Diario de Navarrari inolako kontrolik gabe emandako milioiekin?
Nafar jendarteak aldaketa erreal eta sakona eskatzen du. Aldaketa hau gaitera gardentasun político-instituzionalean oinarritu beharko litzateke.