Sortuk Parlamentuan emandako zentsura mozioaren eztabaida baloratu du. Prentsaurrekoan Nafarroako egoerari buruzko gogoeta egin eta aurrera begirako gakoak azpimarratu ditu.
Nafar gehiegik Foruen eta Nafarroaren subirautzaren defentsan duten onena eman dute urte askotan, orain Sanzek lotsa gabe esan dezan foralitatea "estilo kontu hutsa zela". Nafarren kontura bizi, Nafarroaren alde ezere ere ez egiteko. ¿Horrela ulertzen al du UPNk Nafarroarekiko konpromezua?
Miguel Sanzek epailearen aurrean egin duen deklarazioak argi utzi du, Nafarroako Kutxan kargu politikoek kontrol organuetan zuten presentzia ezin daitekeela justifikatu demokratikoki zegokien ikerketa eta kontrol lana burutzearekin, baizik eta halako lanik burutu gabe, dietak kobratzeko interes hutsagatik zeudela bertan.
Jaio da Sortu, Euskal Herri mailan Ezker Abertzalearen erreferente politiko nagusi izanen den erakunde berria, eta hasiera hasieratik, Euskal Herriko gainontzeko eskualdeetan bezalaxe, Baztan-Bidasoan ere antolatu dugu. Hamarnaka eta hamarnaka lagunek parte hartu dute, Beratik hasi eta Amaiurreraino, pasa den azarotik otsailera arte luzatu den Sorturen eratze eztabaidan. Ondorio gisa, Baztan-Bidasoako Ezker Abertzaleak, eskualderako bere borroka eskaintza eta proiektu politikoa garatu ahal izateko tresna berria sortu du.
Sanz, Miranda eta oraindik ere Iruñeako alkate den Mayaren inputazioak argi uzten du nafar jendarteak aspaldidanik eskatzen duen aldarria: aldaketa politiko eta soziala beharrezkoa izateaz gain, premiazkoa ere bada.
Inputazio hauek nafar jendarteak zuen susmoa berresten dute, Foru Hobekuntzaren inguruan eraikitako egitura politikoa ustelkeria sare batean oinarritzen zen, eta Nafarroako azken zokoraino iristen zen bere itzala.