Nafarroan aldaketa politiko eta soziala hurbilduz doa. Aspalditik datorren zerbait den arren, azken egunetako gertakarien ondoren, aldaketaren beharra gero eta nabariagoa da. Nafarroako egoera ulertzeko, ordea, ez da nahikoa Nafarroari begiratzea, ez baita Gobernuari krisi bat soilik. Horregatik, Sortu.info berezia egin dugu Nafarroako egoerari buruz, gertatzen ari dena hobeto ulertzeko klabe batzuk emateko asmoz.
Iruñeko kartzelan zeuden bi presoak bere etxeetatik urrundu dituzte, Luis Goñi Darocara (Zaragoza), eta Xabier Sagardoi Soriara.
Estatu Espainiarrak kartzela politika ankerra mantentzen du gure herrian ireki den aro berrian. Herri honen gehiengoaren nahia gatazkaren konponbidean urratsak ematea den arren, entzungor egiten du eta presoak eta kartzela politika ankerra erabiltzen ditu konponbidea oztopatzeko.
Presoak isolatu nahi dituzte, kolektiboa zatitu, eta beren lagun, senide eta herriarekiko loturak hautsi. Baina, baldintzarik zailenetan Eukal Preso Politikoen Kolektiboak prozesuarekiko konpromisoa agertzeko berebiziko urratsa eman du asteotan, bake prozesuaren bideragarritasunari hauspoa emanez, eta paregabeko aukera eskainiz espetxe politika aldatu eta sakabanaketarekin amaitzeko.
Gaur Garazi Urrestarazu Altsasuko alkateak eta herritar batek, inputatu gisa deklaratuko dute gaur, Ospa Eguna dela-eta. Iragan abuztuaren 31n Altsasun ospatu zuten Ospa Egunaren harira, "Segurtasun indarrak iraintzea" egotzita.
Honen aurrean Sortutik zera esan nahi dugu:
1. Guardia Zibilak gure lurrean betetzen duen helburu bakarra: lege arrotzak inposatzea da.
Zigorgabetasun eta boterearen gehiegikerien erakusle.
Azken aldian langile protestak egozteko lanetan ikusi ditugu, eta historikoki tortura salaketa ugari jaso dituzte.
Azkenaldion urduritasun handia antzematen zaio erregimenari. Ulertzekoa da, haien garaia agortzen ari delako. Horretan arrazoi osoa dute, UPN edota UPN/PSNren garaia bukatzen ari da. Zorionez.
Aldaketa dator Nafarroa Garaira eta aldaketa horren parte bat izango garela konbentzituta gaude. EHBilduren parte garen heinean, aldaketa horren bultzatzaileak eta parte aktiboa izango gara. Horretan ere arrazoi osoa dute.