"Sortutik Estatu Espainiar eta Frantziarraren jarrera salatu nahi dugu, eta gaurkoan bereziki Fleury Merogis-eko espetxeko zuzendaritzarena, kartzela politika kriminala erabiltzen dutelako Eskal Herrian irekitako bake prozesua zapuztu eta euskal presoei etengabeko salbuespen neurriak ezartzeko."
Gaur Auzitegi Gorena bilduko da 56 euskal preso politikoren zigorraren luzapenaz erabakitzeko. Europatik datorren araua urratu edo ez, erabaki beharko du.
"Parot dotrina" delakoarekin bezala, ingeniaritza juridikoa erabiliko duen edo ez erabakiko du presoei bidegabeki zigorra luzatzeko. Preso hauek zigorra betea dutela ezin dugu ahaztu. Delitu berdinagatik zigorra bi aldiz betearazi edo ez erabakiko dute gaur.
PPren gobernuaren presioak sortu du egoera hau. PPren gobernua prest dago Europatik datozen arauak, zein Espainiako legedia bera urratzeko euskal preso politikoei ezartzen zaien salbuespenezko espetxe politikari eusteko. Presio horrek ordea, tentsioak sortu ditu judikatura espainiarrean, "Jueces por la Democracia" elkartearen salaketa adibide.
Gaur joan da Auzitegi Nazionalean deklaratzera Joseba Gines Burlatako auzokidea Burlataherria webgunea kudeatzeaz akusatuta.
Burlataherria web gunearen itxiera eta Josebaren inputazioa adierazpen askatasunaren aurkako eraso larriak dira. Gaur Sortutik gure elkartasuna agertu nahi diogu, eta oinarrizko eskubideen aurkako eraso berri hau salatu nahi dugu.
Ohar honen bidez gure elkartasuna agertu nahi diegu Erronkariko herritarrei, Maiatzean elkarretaratze faxista baten aurka protesta egiteagatik zigor gogorrak jaso baitituzte bertako 11 biztanlek.
Beste behin ere Estatuaren aparatuek bailara oso batek faxisten aurrean ezezko zabala adierazi ondoren isun eta inputazio gordinak jaurti ditu zigor gisa.
Guardia zibilak zein Gobernu Delegaritzak errepresioa erabiltzen dute behin eta berriz herri honen borondatea makurrarazteko, eta onartezina da sistematikoki erabiltzen duten jazarpena, herritarren eskubideen aurka oldarkor eta faxisten aurrean otzan.
Honenbestez Erronkariko bizilagunen aldarrikapen zilegiarekin bat egiten dugu, muntaia polizial neurrigabe berri hau salatzen dugu eta biharko manifestazioan parte hartzera dei egiten dugu, abenduaren 6an, arratsaldeko 17:00etan Erronkariko arkupeetatik abiatuko dena.