Sortutik salatu nahi dugu Tribunal Gorenak atzo emandako epaia, zeinaren bidez bi nafar beren militantzia politikoagatik zigortzen dituen.
Sententzia hau Estatua Euskal Herriaren aurkako bere ofentsiban egiten ari den eraso bat gehiago da: errefuxiatuen aurka burututako atxiloketak, preso eta senideen aurkako neurrien mantentzea, makroepaiketa berriak (ezker abertzaleko 80 militante epaituak izango dira urrian hasiko diren makro-epaiketetan) etab.
Sanferminetan ikurrinaren inguruan gertatutakoak, mundu osoaren aurrean agerian utzi du, Nafarroan eta Euskal Herrian gabezi demokratiko ikaragarria bizi dugula.
UPN eta Maya alkatea buru duten, sektore nafar-espainolisten jarrera itsuak politikaren kontzepzio aurre-demokratikoari erantzuten dio. Ez dute ulertzen errealitatea beraiek nahi duten Nafarroa kontserbadore, espainol eta antieuskaldunaren oso bestelakoa dela. Nafar jendarteak bere tokian jartzen ditu ordea noizean behin errealitatea parez pare jarriz, irudimena, espontaneotasuna eta auto-antolakuntza herritarraren bidez, eta horrek bere onetik ateratzen ditu, kolpeak eta irainak erabiltzea besterik ez zaielarik bururatzen.
Atzo jakin genuen epaileak CANeko dieten auzia Supremoari bidali diola Barzinaren inputazioa valora dezan. Barcinak, egoerari ihes egin nahian, bere karguari eusten dio nolanahi, sektore ekonomiko eta sozialen aurrean ikuskizun tamalgarria eskainiz.
UPN eta Barcina Nafar Gobernuan mantentzea sostenga ezina da. Beraien borondatez doazela edo bestela Gobernutik bota behar dira ahalik eta azkarren.
Ohar honen bidez sortuk bere atxikimendua agertu nahi du, bihar Txantrean euskal eskola publikoaren alde burutuko den jaiarekin
LOMCE legea onartu berri duten honetan, berebiziko garrantzia hartzen du zentralizatzailea, pribatizatzailea eta baztertzailea den lege honen aurrean, euskal hezkuntza sistema propioa eraikitzen jarraitzeak.