ALBISTEAK

Carmen Alba Espainiako Gobernuko delegatua eta bere indar armatua den Guardia Zibila protagonista izan ditugu Nafarroan azken aldian. Irurtzunen, Altsasun, Leitzan eta Fiteron, arro adierazi nahi izan digute hemen, Nafarroan, Euskal Herrian, beraiek agintzen dutela oraindik. Eta indar erakustaldi guzti hauetan PPk eta UPNk ez dute lotsarik izan bi instituzio hauen erabilera partidista egiteko.

Porque el PP y UPN, hacen una utilización fraudulenta de estas dos instituciones ante su incapacidad y debilidad política. Que el Parlamento Navarro por mayoría decide algo que no gusta al PP-UPN, pues se recurre y se deja sin efecto lo aprobado. Mientras tanto se aplica lo que ellos quieren. Siendo esto así y ejemplos hay suficientes ¿para qué sirve tener un Parlamento elegido democráticamente, si por encima de el está una delegación de gobierno impuesta por un partido residual en Navarra como es el PP que impone sus criterios?

Sunsundegiko langile zen Javi Paniaguak bere buruaz beste egin zuen herenegun, lehenik eta behin doluminak agertu nahi dizkiogu bere sendiari eta lagunei, eta baita LAB sindikatuko bere kideei ere.
Sortutik irmoki salatu nahi dugu langile honen heriotza, eta muturreko egoera hori probokatu duen eskuineko politika ankerra.

Gobernadore zibilak aro aurre-demokratikokoak direla ez du inork zalantzan jartzen. Politikagintzan aritzeko zilegitasunik ez dutela nabarmena da, nahieran hautatuak izaten baitira uneko Gobernuarengandik, instituzio eta erabaki demokratiko orotatik at. Frankismotik datorren ikurra izaki, ezbaian jarria dagoen figura dela argi dago. Baina Espainiako Gobernuan dagoen alderdiak, demokratikoki nahiko babes jasotzen ez duenean, bere irizpidea inposatzeko figura hori erabiltzea onartezina da.

Nola da posible, figura frankista hori erabiltzea Parlamentuak demokratikoki hartutako erabakiak geldi arazteko?

Maitane Intxaurragren deklarazioak Gobernuak 14.paga ez ordaintzera behartzearen inguruan:

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.