Uztailaren 30ean Madrilgo Entzutegi Nazionalak eman zuen ezagutzera 35/02 auziko epaia. Epai horretan, Juan Kruz Aldasoro eta beste 19 euskal herritar hamabost hilabete eta hiru urte bitarteko espetxe zigorrak jaso zituzten. Aldi berean, ehun bat elkarteren ondasunen bahiketa ere agintzen zuen epaiak. Egun horretan, Euskal Herriko beste hainbat herri eta auzoetan bezala, Etxarri Aranazko herriko plazan batzarra egin zen epaiaren berri emateko. Gaur jakin dugu batzar horretan epaiaren inguruko azalpenak emateagatik 600 euroko isuna ezarri nahi diola Gobernu Delegaritzak Juan Kruz Aldasoro-ri, "komunikatu gabeko konzentrazio batean parte hartzeagatik".
Festetako bezperan, ostiral arratsaldean, Guardia Zibila Altsasuko Foru plazan agertu zen eta herritar ugari identifikatu eta arakatu zituen. Baita hainbat tabernatan kontrolak eta miaketak egin ere.
Boterea nahi eran erabiltzen dutenaren adibide berri bat besterik ez zen izan. Tabernetan "Inspekzio rutinario" bat egitera zetozen aitzakia jarrita (tabako makinaren paperak, legeak araututako txartelak ezarriak zituzten ikusi...), tabernei paper batzuek eskatzera joan eta kontrolak eta erregistroak burutu zituzten tabernetan eta bezero guztiak eta begira zeuden auzokideak identifikatu zituzten. Neurrigabekeria galanta.
Asteburu honetan Altsasun burutuko den Ospa Egunari atxikimendua adierazi nahi diogu Sortutik.
Azken urtean hainbat instituzioren partetik, eta bereziki PP eta UPN alderdien partetik, militarren eta gerraren apologia egin da. Aurten honako hauek ikusi ditugu: Amerika 66 erregimentuari omenaldia, guardia zibila eskoletan erakustaldiak eginez, Kondor erregimentuari omenaldia, Fiteron beharrezkoa ez den guardia zibilaren kuartel berri bat egiteko lehen harria jartzen Nafarroako erregimen guztia (bedeinkapen eta guzti), Txirrindula itzuliaren etapa bat gerrako hegazkinak aireratzeko itsasontzi batetik ateratzen...
Egungo lege aldian Nafarroako Parlamentuak onartutako hamabost bat Lege, bertan behera gelditu dira Espainiar Gobernuak jarritako elegiteen ondoren, Espainiako Epaitegi Konstituzionalak emandako epaiak direla eta, beti ere UPN-ren oniritziarekin. Hori horrela, argi indarraren ekoizpenaren gaineko balioaren zerga arautzen duen Foru Legearen inguruko epaiaren edukia izan da eztabaida sortu duena. Ildo berdinean, 2012an, azalera handiko komertzioaren gaineko zergaren Foru Legearen aurkako epaia atera bazen ere. Azken epai honen inguruko iritzia, ia aho batekoa da, bai aditu zein indar politikoen artean: fiskalitate gaietan, Epaitegi Konstituzionalak, Nafarroari dagokion eskumena ukatzen dio. Eskumen hori, Estatuaren botere pean ezartzen duelarik.